XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Koba kultura zentralak, bada, Kantaurian finkatzea lortu zuen; gainera Los-Husos kulturari bortizki eragin zion, Santimamiñen bertan ere nabari da eraginik ukan zuela, eta zerbait gutiago, baina baita Halliade kulturan ere.

Halaber, kultura europarren eragina argi agertzen da Los-Husos taldean eta Kantaurian ere zerbait bai; eta zer esanik ere ez Santimamiñen eta Halliade kulturetan.

Dena dela, Euskal Herri osoko orduko kultura berdintsua izan zen, artzantzan oinarrituriko estruktura zuelako.

Hala Halliade kulturaren eta Santimamiñekoaren nola Los-Husos-koaren eta Kantaurikoaren molde sozio-ekonomikoa artzantzan finkatzen zen.

Baina, era berean, kultura piriniotarra nahiz koba kultura zentrala artzantzan oinarritzen ziren.

.

Ez dugu aipatzeke utzi nahi beste jazoera bat, begien bistako dena, egia esan.

Hau da, nahiz eta Euskal Herrietako orduko kultura denetan Europako kulturen eragina beste inongoena baino bortitzagoa eta sakonagoa izan, kultura penintsularren eragina nabarmenagoa da Hegoako eskualdeetan Iparrekoetan baino; eta alderantziz, kultura europarrena agiriagoa da Iparreko eskualdeetan Hegoakoetan baino;.

Aldi honetan Euskal Herriak ez ziren kultur zentro izan, ez eta gutiagorik ere; bolada hartako zentro ekonomiko kultural distiratsuen mende egon zen.

Kultura pilda berri ia guztiek berauengandik hartzeraino.

Kultur zentrorik iniziatibatsuena Europa Zentralean ere Penintsulako Hego-Ekialdean suertatu ziren, Metalurgia debelopatuari esker eta bi kulturen inhar motelduak ailegatuz joan ziren Euskal Herrira ere.

Bi zentro kultural hauek itsas egearrean eduki zituzten sostengua eta arnasa.

Alabaina, bereziki artzantzan oinarrituriko molde sozio-ekonomikoaz bizi maila nahiko ona eskuratu zuten orduko euskaldunek.

Artzantz kultura hura loratu zen aldeko anitz puntu dago oraino lainopean.

Prehistorilariak ez dira heldu oraino akordio batera puntu guztietan behintzat; baina alor nausiak jadanik argiturik daudela esan daiteke.

Komeniko litzateke, jakintsuak aro hartan sakonagotuz era iritziak aldatuz nola joan diren ikustea.

Arestian esan dugu Bosch-Gimpera jaun catalunyarra izan zela Euskal Herriko artzantz kultura, kultura piriniotarraren baitan sartu behar zenaz konturatu zen lehenengoa, 1.923an.

Kultur batasuna ematen zuten elementu nagusiak, haren ustez, hauk ziren: artzantza debelopatua, nekazaritza pobrea, megalitos-etan ehorzteko ohitura eta antzeko hilarriak, lanabesgintza berdintsua, buztingintza kanpanformaduna...

Baina Euskal Herrian tinko atxeki ziren paleolitos eta epipaleolitos aroetako sustratoak; batez ere arraza piriniotar mendebaldarra.

Gainera Euskal Herriko dolmenak berak ere zerbait bereziak ziren.

Irakatsi zuen, baita, Ipar Euskal Herriko Kultura Piriniotarrak bere kutsua zeukala eta Halliade kultura deitu zuen prehistorilari frantsesen terminologia onartuz.

Hego Euskal Herriko kultura piriniotarrak koba kultura zentralaz harremanak ukan zituela ere irakatsi zuen; Santimamiñeko koban bertan froga daitekela ere berak esan zuen.

Baita Kantaurian koba kultura zentrala loratu zela ere eta, Euskal Herriko Hegoako mugetan barnera sarturik, Nafarroako bihotzeraino bederen iritsi zela .

Megalitos-etan ehorzteko ohitura Ipar Portugaldik hartu genuela irakatsi zuen, galiziarren bitartez, Asturiatik pasatuz.

J.M. Barandiaranek praktikan Bosch-Gimperak esandako ia guztia onarturik, Etnografi eta ekonomi alorretan sakondu zuen bereziki eta funtsezko aurrerakada eman zion Euskal Prehistoriaren ezagupenari.

Aldi honetan Euskal Herrian hiru ekonomi molde egon zirela irakatsi zuen.

Artzantz ekonomi moldea izan zen inportanteena eta batez ere mendietan, debelopatu zen.

Kostan, ostera, arrantz ekonomi moldea eman zen eta nekazaritza haranetan debelopatu zen (...)